BIOTERRA 2014 logotipoa
Produktu ekologikoak, bioeraikuntza, energia berriztagarriak eta kontsumo arduratsua
2014ko ekainak 6-8
FICOBAren logotipoa
Atzera begiratzea 2005 > Azken balantzea
Hasiera
Kokapen mapa ireki
 

                                            BIOTERRA 2005-ko azken balantzea

Bioterraren bigarren edizioaren datuak azoka finkatu egin dela baieztatzen dute.

Bioterra 2005ek hazkuntza nabarmena izan du bere parametro guztietan. Erakusketari-kopurua %20 igo da 2004.urtearen aldean, eta erakusketarako erabilitako gunea %30. Bisitariek azokan igaro duten batez besteko denbora ere igo egin da. Datu esanguratsua azoka arloan eta erakusketariek bereziki ongi baloratzen dutena, izan ere bisitariarekin harreman estuagoa izateko aukera ematen baitie horrek.

Esan behar da, halaber, Bioterran egon diren 91 erakusketariek bisitarien kalitatea azpimarratu dutela. Haien ustez, Azokara gero eta aurre informazio gehiagorekin datorren bisitaria dugu hau, eta horregatik eskakizun maila handiagokoa, baina aldi berean baita inplikazio gehiagokoa ere. Azpimarratzekoa da Bioterraren inguruan antolatu diren jarduera paraleloek jarraitzaile asko izan dutela. Datu horiek, zuzeneko salmentaren maila onarekin eta salgaiak banatzeko lortu diren hitzarmenekin batera, izan dira erakusketariak Bioterraren edizio hau bikain baloratzeko arrazoia.

Iñigo Marquet, Ficobako Gerentearen hitzetan, “ Bioterra finkatu egin da. Eta gure balioespena bereziki positiboa da, izan ere beste azoka batzuetako esperientzia duten erakusketariek Bioterraren antolamendu maila eta bisitarien maila azpimarratu dute. Aurten %10 gainditu duen bisitari profesionalena ez ezik, baita publikoarena ere, oro har. Eta berriro ere azpimarratu dute Azokaren izaera erabat ekologikoa puntu indartsuetako bat bezala”.

Bioterra 2005ek 91 erakusketari bildu ditu, honako toki hauetatik etorriak: EAE (%)24, Akitania (%20), Nafarroa (%19) eta beste Autonomia Erkidego batzuk: Andaluzia, Aragoi, Balearrak, Gaztela- Mantxa, Katalunia, Madril edo Valentzia (%36).


Copyright © 2014 FICOBA · adimedia-k garatua
| hasiera | atzipentasuna | gunearen mapa | kontaktua | datuen babesa |