BIOTERRA 2010 logotipoa
Produktu ekologikoak, bioeraikuntza, energia berriztagarriak eta kontsumo arduratsua
2010eko Ekainak 4-6
FICOBAren logotipoa
Informazioa > Orokorra
Hasiera
Kokapen mapa ireki

 


9.000 LAGUN BAINO GEHIAGOK BISITATU DUTE AZOKAREN ZAZPIGARREN EDIZIOA

BIOTERRA HAZIZ DOA, BAITA BISITARITAN ERE

Ateak itxi berri ditu Ficoban Bioterrako zazpigarren edizioak, eta parametro guztietan hazita egin du gainera. Bisitari-kopuruaren datua jakitea bakarrik falta zen, eta azokaren gorakako lerroa berretsi du; izan ere, edizio honetan, bisitari-kopurua 9.079koa izan da; 2009an, 8.200 izan ziren, eta beraz, hori %9ko igoera da. Azokaren egun animatuena atzo igandean bizi izan zen: 5.300 bisitari baino gehiago izan ziren, eta Ficobako instalazioak bete-bete egin ziren.

 Bisitari-kopuruaren hazte honi, erakusketari-kopurua ere hazi izana gehitu behar zaio, %7 gehiago izan baitira; guztira, ehun etorri dira aurten. Nabarmendu beharra dago pertsona bakoitzak ere denbora gehiago egin duela azoka bisitatzen: Bioterraren aurtengo edizioaren erakusketa-eskaintza handiagoa izatearen ondorio zuzena.

 Bioterraren dibulgazio-proposamena eta, bereziki, hitzaldiek erantzun bikaina izan dute jendearen aldetik. Aipamen berezia merezi du Francisco Varatojo Portugaleko Makrobiotika Institutuko zuzendariak emandako hitzaldia. Bete-bete egin zen lekua, 400 lagun inguru bertaratuta.

 Exhibitors Corner gunean erakusketarien eta bisitarien parte-hartzea ere nabarmendu behar da. Aurten, lehen aldiz gaitu da, erakusketariek produktuak aurkeztu eta gai desberdinei buruzko hitzaldiak eman ahal izan zezaten. Egia esateko, jarduera etengabea izan da Exhibitors Corner gunean, eta egunero jende dezente ibili da bertan.

 Erakusketarien balorazioari dagokionez, horiek balorazio positiboa egin dute Bioterrako edizio honetan sartu diren azoka-motako berritasunak, hala nola, hitzaldiak auditoriotik erakusketa-gunera lekualdatzea edo zirkuitu hermetikoa jartzea, bisitariak azokako stand guztietatik igaro daitezen bermatzen baitu. Era berean, pozik agertu dira bisitari-kopurua handia izan delako, eta azokaren balorazioa egiteko inkestan adierazi dute prest daudela datorren urteko edizioan ere parte hartzeko.

 Bioterra 2010, Produktu Ekologikoen, Bioeraikuntzaren, Energia Berriztagarrien eta Kontsumo Arduratsuaren Azoka ekainaren 4tik 6ra egin da Ficoban, Gipuzkoako Erakustazokan. Bioterrak izan dituen emaitza onak Abla Komunikazioaren, Marketinaren eta haren Euskarrien azokan ere izan zirenekin gehitu behar dira, hura ere Ficoba Fundazioak bultzatuta; izan ere, han, %15eraino hazi zen erakusketari-kopurua eta %20, erakusketa-azalera, metrotan.



BIOTERRA 2010EKO ZOZKETEN IRABAZLEAK

Facebooken Ficobaren lagunen artean 150€ko zozketa: Maider Sarasola Elias

2 asteburu 2 pertsonentzat Nafarroako etxe ekologiko batetan: Maika García eta Rafa Sánchez Velasco.

Asteburu bat 2 perstonentzat Nafarroako etxe ekologiko batetan: Herboristería Kandi (Irun).

  Sektoreko informazioa
  IBILGAILU ELEKTRIKOEN SALMENTA -AURTEN 16 UNITATE SOILIK- GOBERNUAK ESPERO ZUEN KOPURUETATIK URRUTI
    10/08/2010
16 Ibilgailu elektriko matrikulatu dira soilik aurtengo lehen zazpi hilabetetan; Gobernuak planteatutako asmoetatik oso urrun, 2011n horrelako 20.000 ibilgailu merkaturatzea espero baitu, Europa Pressek sektoreko iturrietan galdetuta jakin duenez. 2010ean saldutako auto elketrikoen datuek irakurketa bikoitza dute.Alde batetik. Igoera exponentziala gertatu da 2009. urteari dagokionez, urte hartan hemen auto elektriko bat besterik ez baizen matrikulatu.

osoa irakurri
     
  ENERGIA AURREZTEKO UDAL PROIEKTUAK
    02/08/2010
EEEk 300.000 eurorainoko finantzaketa edo diru laguntza emango die energia aurrezpen nabarmena dakarten proiektuei.

osoa irakurri
     
  MARRAZO-HEGATSEZKO ZOPARIK EZ, ESKERRIK ASKO
    30/07/2010
Marrazo-hegatsen komertzioaren oinarrian egunetik egunera handitzen doan praktika krudela dago, Txinako hirietako eliteek gero eta gehiago eskatzen dutelako marrazo-hegatzezko zopa.

osoa irakurri
     
Copyright © 2010 FICOBA · adimedia-k garatua
| hasiera | atzipentasuna | gunearen mapa | kontaktua | datuen babesa |