BIOTERRA 2019

Biobeauty Gunea

Biobeauty Gunearen laugarren edizioan zaude. Gurekin berriro egoteak izugarri pozten gaitu.

Espazio aktibo bat gara eta Bioterraren hiru egunetan tailerrak eta hitzaldiak emango ditugu kosmetika ekologikoaren eta azalaren zainketarako osagaiak ezagutzera emateko.

Gure lema “natura eta ingurumena errespetuz tratatzea da, gure burua zaintzen dugun bitartean".

Etiquetanos con #bioterraplasticfree

Biobeauty Guneko informazioa deribaturik gabekoa da:

  • toxikoak
  • petrokimikoak
  • sintetikoak
  • pestizidak
  • transgenikoak
  • koloratzaileak
  • eta premiazkoak ez diren gainontzeko gehigarriak:

%100 naturala %100 biobeauty

Tailer monografikoak

Higiene osasungarri baterako jarraibidea

Virginia Ceballos Alonso, Trucos Naturalesen fundatzailea eta sortzailea

Descubre cuales son las pautas, trucos y recetas para mantener sana nuestra higiene personal de forma natural a través de la fitoterapia; el conocimiento de las plantas medicinales.

Interesatzen zaizu baldin eta...
Gehiago jakin nahi baduzu helduaroan zein haurtzaroan azal sentikorrak jasaten dituen asaldurei buruz eta zona intimoaren zainketei buruzko beste zenbait kuriositate (inork kontatu gabekoak).

Modak zergatik kutsatzen du? Nola ekidin dezakegu?

Ana González Nevado, Hendaye Style-ren sortzailea eta aholkularia

Planetako bigarren industriarik kutsatzaileena moda da. Hitzalditxo honetan horren zergatia azalduko dizugu, eta zenbait gomendio erraz emango ditugu, guztion artean hori aldatzen laguntzeko.

Interesatzen zaizu baldin eta...
Aspaldidanik arropa erosteko modua aldatzekotan bazabiltza, kontsumismotik urrun dagoen armairua osatuz.

Zure arroparen bitartez azala zaintzea. Ehunak eta zainketak

Ana González Nevado, Hendaye Style-ren sortzailea eta aholkularia

Ez gara ohartzen gure azala estaltzen duen arropak zenbaterainoko garrantzia duen: toxikoz betetako jantziak, petrolioarekin fabrikatutako ehunak, eta azalaren bitartez xurgatzen doazen eta gure organismoraino iristen diren detergenteak eta leungarriak.

Interesatzen zaizu baldin eta...
Zure azalarentzat ehunik onenak ezagutu, horiek nola zaindu eta arropa-garbiketa kontzienteagoa eta biodegradagarriagoa egiteko modu berriak ezagutu nahi badituzu.

Baltsamoak, erabilera anitzekoak

Celia eta Lorena Ortiz Aviñón, Nasei eta Flores del norteren fundatzaile-kideak

Baltsamoak klasikoak dira. Baltsamoak azala zaintzeko antzina sortutako errezeta harrigarriak dira. Formula erraza dute: koipeak, landare-olioak eta argizariak, eta zuk gehitu nahi diozun hori: landareak, loreak, esentziak…Hor datza sortzeko magia.

Interesatzen zaizu baldin eta...
Zure lehenbiziko kosmetikoak “kozinatu” nahi badituzu

Zero Waste: hondakin plastikorik gabeko bainua

Maria Cabanillas Ballesteros, Earth Beat eta Health Studio Bcn-ren CEO

Plastikoa gure planetako kutsadura-arazo handienetako bat da. Petrolio-industriaren bidez lortzen da, gure itsasoak eta lurra zikintzen ditu eta sinestezina da degradatzeko zenbat denbora behar duen.

Interesatzen zaizu baldin eta...
Birziklatzeaz eta berrerabiltzeaz gainera, kosmetikoetan eta higienerako produktuetan plastikoen kontsumoa murriztu nahi baduzu.

Nire kremak zer osagai ditu?

Lorena Ortiz Aviñon, Nasei eta Flores del norteren fundatzaile-kidea.

Kosmetikorik famatuena, eta, aldi berean, ezagunena. Askotan aurpegiko azalari ezer osasungarririk ematen ez dioten osagai kaltegarriz betetakoa. Tailer honetan krema ekologikoek zer osagai dituzten eta nola egiten diren jakin ahal izango duzu.

Interesatzen zaizu baldin eta...
Zure azaleko beharrei hobeto egokitzen zaion krema nola hautatu jakin nahi baduzu.

Ontzien garrantzia

Susana Gil Tobarra, Musu Bottles-en fundatzaile-kidea

Ontzi on bat ez da soilik irudiaren sinonimoa, ontzi on bat kalitatea da, azken produktuari pastelaren ginga jartzen diona. Izan ere, zenbait ontzi kosmetikoak —eta, ondorioz, haien ezaugarriak—deskonposatzen dituzten materialekin eginda daude. Ez al zenekien? Hemen gaude zuri kontatzeko ;)

Interesatzen zaizu baldin eta...
Packagingaren mundu interesgarri hau guztiz ezezaguna bada zuretzat.

Maskara nutritiboak eta antioxidatzaileak

Celia Ortiz Aviñon, Nasei eta Flores del norteren fundatzaile-kidea

Aurpegi osasuntsu eta distiratsua izateko trikimailuak. Errezeta harrigarriak zure aurpegiko maskara egiteko, zure azal motaren eta haren egoeraren arabera. Hemendik aurrera azal leuna, zaindua eta distiratsua erakutsiko duzu.

Interesatzen zaizu baldin eta...
Zure aurpegia sakontasunez zaintzea eta minutu batzuez mainatzea gustatzen bazaizu

Zure biobeauty errutina sortu

Lorena Ortiz Aviñon, Nasei eta Flores del norteren fundatzaile-kidea.

Masterclass bat antolatu dugu zure benetako azala ezagutu eta jarraibide erraz batzuen bidez nola zaindu behar duzun ikas dezazun. Makillajerik gabe joatea gomendatzen dizugu.

Interesatzen zaizu baldin eta...
Etxean edertasun-autotratamentu bat egiten ikasi nahi baduzu.

Destilazioa: aromaterapia eta hidrolatoak

Celia Ortiz Aviñon, Nasei eta Flores del norteren fundatzaile-kidea

Aromaterapiak gero eta jarraitzaile gehiago ditu eta gehien bat egunero erabiltzen diren produktu kosmetikoetan aurki dezakegu: lurrinak, kremak, serumak... Esentziak eta kosmetikari eta erabilera terapeutikoari aplikatutako ezaugarri organoleptikoak lortzeko prozesua ezagutu.

Interesatzen zaizu baldin eta...
Alanbike tradizional baten bitartez egindako destilazioa in situ ikusi nahi baduzu.

Autozainketa eta esentziak

Tamara Franco Lara, Viviendo con V online eskolaren sortzailea

Autozainketa konexiorako tresna eraginkor bat da. Topaketa honetan kontzeptu honen oinarriak, esperientzia, inspirazioa eta esentzien munduan sartzeko oinarrizko gakoak partekatuko ditugu.

Interesatzen zaizu baldin eta...
Inspiratu eta egunerokorako esentzien mundu zoragarri hau ezagutu nahi baduzu.

Ilerako kosmetika berdea, behar genuen aldaketa

Elena Busto Sagrado, White Orquid Floral Hair-en sortzailea

Ileak edertasun ekologikoaren ahaztu handia izaten jarraitzen du, baina hortxe dago, arreta eman, zaindu ezazu. Egunero xanpuak, ile-egokitzaileak eta finkatzeko espraiak erabiltzen ditugu, eta oso maiz tinduak ere. Horiek guztiek zure ilearentzat, osasunarentzat eta naturarentzat beharrezkoak ez diren osagai toxiko ugari edukitzen dituzte.

Interesatzen zaizu baldin eta...
Zure ilea modu errespetutsuan eta toxikorik gabe zaintzen hasi nahi baduzu.

Ordutegiak


Ekainak 7, ostirala
11:00 - 11:45 Nire kremak zer osagai ditu? | Nasei eta Flores del norte
12:00 - 12:45 Ontzien garrantzia | Musu Bottles
13:00 - 13:45 Baltsamoak, erabilera anitzekoak | Nasei eta Flores del norte
17:00 - 17:45 Destilazioa: aromaterapia eta hidrolatoak | Nasei eta Flores del norte
18:00 - 18:45 Zergatik da moda hain kutsakorra? Horren kontra zer egin dezakegu? |
Hendaye Style
19:00 - 19:45 Maskara nutritiboak eta antioxidatzaileak | Nasei eta Flores del norte

Ekainak 8, larunbata
11:00 - 11:45 Zero Waste: hondakin plastikorik gabeko bainua |
Health Studio, Earth Beat
12:00 - 12:45 Maskara nutritiboak eta antioxidatzaileak. | Nasei eta Flores del norte
13:00 - 13:45 Zure arroparen bitartez azala zaintzea. Ehunak eta zainketak. |
Hendaye Style
17:00 - 17:45 *Higiene osasungarri baterako jarraibideak, I. partea | Trucos Naturales
18:00 - 18:45 * Higiene osasungarri baterako jarraibideak, II. partea | Trucos Naturales
19:00 - 19:45 Nire kremak zer osagai ditu? | Nasei eta Flores del norte

Ekainak 9, igandea
11:00 - 11:45 Zure biobeauty errutina sortu | Nasei y Flores del norte
12:00 - 12:45 *Autozainketa eta esentziak, I. partea | Viviendo con V
13:00 - 13:45 *Autozainketa eta esentziak, II. partea | Viviendo con V
17:00 - 17:45 Ilerako kosmetika berdea, behar genuen aldaketa | White Orquid Floral Hair
18:00 - 18:45 Baltsamoak, erabilera anitzekoak | Nasei y Flores del norte

Oharra: * daukaten tailerrak 90’-koak dira, bi zatitan banatuta (45’-koa bakoitza) eta atsedenaldiarekin. Toki mugatua 30 pertsonentzat. Hitzaldi-tailerrera hasieratik bertaratzen direnek erakusgaiak eramateko lehentasuna dute.

 

Antolatzaile

FICOBA

Babesleak

Gobierno Vasco Diputación Foral de Gipuzkoa Irungo Udala

Laguntzailea

EUSKOTREN

Prentsa laguntzailea

TV BIO BIO ACTUAL BUENO Y VEGANO

Ficoba Fundazioko Patronatoko kideak

Ayuntamiento de Irun
Gobierno Vasco
Diputación Foral de Gipuzkoa
Ayuntamiento de San Sebastian
Hendaia
Cámara de comercio de Gipuzkoa
Bayonne Pays Basque
Txingudi