BIOTERRA 2020

Biobeauty Gunea

Biobeauty gunea kosmetika, elikadura, osasun eta ongizatearen kontsumo iraunkorraz informatzeko eta hedatzeko espazioa da.

Hitzaldiak eta erakusketa dinamiko eta gertukoak izango ditugu, jatorri ekologikoko produktu kosmetikoen onuren berri izango dute bertaratzen direnek.

Lorea Aviñonek dinamizatuko du, Nasei Espacio Orgánico eta Flores del Norte ko kidea.

Liburuxka informatiboa [PDF]

Kosmetika ekologikoa

Kosmetiko bat biologiko gisa izendatzeko, jatorriz, naturalak eta nekazaritza biologikokoak izan behar dute osagai gehienek.

Gaur egun, eko, bio, organikoa eta naturala terminoak ez daude babestuta ezta araututa ere, elikaduraren kasuan, berriz, babestuta eta araututa daude. Hori dela eta, Ficobaren eta Bioterra azokaren Biobeauty proiektuan informazioa eman nahi dizugu, kosmetika ekologikoan dituzun ezagutzak elikatu eta zaintzaren produktu horien onurez gozatzen has zaitezen.

Horregatik sortu dugu esku-orri hau informazio gida gisa, ohiko kosmetikan gehien erabiltzen diren eta ekidin behar dituzun osagai kimikoen izenak biltzen dituena.

Oraindik ez dakizu zure kosmetikoa osasungarria ote den? Benetan ekologikoa den kosmetiko baten osagaiak interpretatzen lagunduko dizugu.

1. urratsa – Emaiozu buelta potoari!

Berrazter ezazu osagaien zerrenda, INCI izenekoa. INCI nazioarte mailan erabiltzen den izena da eta osagai kosmetiko guztiak izendatzeko erabiltzen da. Izen horietako batzuk latinez edo ingelesez aurkitu ahal ditugu.

Osagaien zerrenda handienetik txikienera dago ordenatuta osaerari dagokionez. Horregatik, kosmetiko batek osagai bat nabarmentzen duenean bere ontzian, zerrendako zein tokitan dagoen baloratu behar da.

Osagai ekologikoek asterisko bat *dute ondoan. Horrek guztizko kopurua adierazten du, eta formulan amaierako portzentajean dauden osagai ekologikoen ideia bat eduki ahal duzu.

2. urratsa – Errespeta ezazu natura

Iraunkorra izatea bertako produktuen kontsumitzaile izatea ere bada. Lehentasuna bertako produktuei ematea aholkatzen dizugu, gure herrian egindakoei, gure ingurumena errespetatzen eta zaintzen duten bertako nekazarien osagaiez egiten diren horiexei.

Produktu askok munduan zeharreko bidaia egin dute zure eskuetara iristeko. Pentsa ezazu zenbat CO2 isurtzen den ingurumenera hori dela eta.

Kontsumitzen duzunaz kontziente izateak karbonoaren aztarna murrizten lagunduko dizu.

3. urratsa – Birziklatu, berrerabili eta murriztu

Ekidin itzazu paketatze plastikoak dituzten kosmetikoak eta eman lehentasuna kristalezko ontziak dituztenei; izan ere, horiexek dira errazen birziklatzen direnak, eta, gainera, produktu kosmetikoen elikagaiak ongien babesten dutenak dira.

Hutsik daudenean, gauza txikiak gordetzeko edo etxean zeure produktuak egiteko erabili ahal dituzu: buztinezko maskara bat, elikagai baltsamo bat…

Murriztu ezazu gehiegizko kontsumoa. Gure aholkua benetan eraginkorrak diren kosmetikoen kopuru zehatza da eta ez ezazu bildu zure komunean behar ez direnak, alegia eskaintzan zeudelako erosi zenituen eta apenas erabiltzen ez dituzun horiek.

Kosmetika organikoaren onurak

  • Erabil ezazu egunero eta aldea ikusiko duzu!
  • Azala den bezalakoa eta osasuntsu ikusten da.
  • Ez dago errebote efekturik, ohiko kosmetikarekin gertatzen den bezala.
  • Ez dago toxikorik, ez dute pestizidarik, ez herbizidarik, ezta gehigarririk ere.
  • Ingurumena zaintzen duzu eta iraunkorra da ez duzulako kutsadurarik eragiten zure kosmetikoen hondakinez.
  • Lurrinek efektu terapeutikoa eta bakarra eragiten dute.
  • Ez dira probarik egiten animaliekin.

 

Antolatzaile

FICOBA

Babesleak

Gobierno Vasco Diputación Foral de Gipuzkoa Irungo Udala

Laguntzailea

EUSKOTREN

Prentsa laguntzailea

TV BIO BIO ACTUAL BUENO Y VEGANO

Ficoba Fundazioko Patronatoko kideak

Ayuntamiento de Irun
Gobierno Vasco
Diputación Foral de Gipuzkoa
Ayuntamiento de San Sebastian
Hendaia
Cámara de comercio de Gipuzkoa
Bayonne Pays Basque
Txingudi