BIOTERRA 2006

Aurreko edizioak

Bioterra 2006

  • Bioterraren hirugarrren edizioa hazi egin da parametro guztietan eta sendotu egin du bisitarien kopurua

Azken balantzea

5.300 lagunek bisitatu dute maiatzaren 26tik 28ra Gipuzkoako Erakustazoka Ficoban egin den Bioterraren hirugarren edizioa. Datuen artetik, nabarmentzekoa da bisitari profesionalen kopurua hazi egin dela, ororen %15 izan dira, -hori zen Bioterrak aurtengo ediziorako jarri zuen helburuetako bat-. Era berean nabarmentzekoa da azokako jardunaldi teknikoetara jende gehiago agertu izana: 1.700 baino gehiago hain zuzen. Erakusketariei eta erakusketa-metroei dagokienez ere, Bioterrak hazkuntza izan du 2005ekoarekin alderatuta: %10 eta %12, hurrenez hurren.

Bioterra Bioterra Bioterra Bioterra Bioterra Bioterra

Bioterraren hirugarren edizio honetako beste alderdi nabarmenetako bat izan da pixkanaka nazioartekotzen ari dela. Egun horietan Alemaniako eta Irlandako merkataritzako bi banatzaile-misio etorri dira Gipuzkoako Erakustazokara. Atlantikoaren bestaldetik, Guatemalako nekazarien ordezkaritza bat etorri da eta Errepublika Dominikarreko Gobernuko ordezkari bat. Azoka hau aprobetxatu dute nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoko hainbat elkarteren lanaren berri izateko eta sektore horiek hemen nola garatzen diren ezagutzeko. Kanarietatik ere etorri da Bioterrara, Fuerteventuratik hain zuzen, irla horretako nekazarien ordezkaritza bat.

Azokaren balorazioa dagokionez, inkestetako adierazleek Azoka hobeto baloratzen dute. “Oraindik inkestak xehetasun gehiagoz irakurri behar badira ere, Ficobako gerente Iñigo Marquetek esan du nabarmenduko lukeela bisitariek hobeto ikusi dutela Bioterra iaz baino. Iritzi horretan eragin berezia izan dute erakusketari kopuruak eta erakutsitako produktuen kalitatea”.

Bioterra Bioterra Bioterra Bioterra Bioterra Bioterra Bioterra Bioterra Bioterra Bioterra Bioterra Bioterra

Bestalde, Bioterraren dibulgazioa dela eta, berriro berretsi da deitzeko daukan gaitasuna. 1.700 lagunek baino gehiagok parte hartu dute egin diren hainbat jarduera paralelotan. Haietatik 1.400 inguru agertu dira garapen iraunkorrari eta ekologi gaiei buruzko hitzaldietara. Era berean, aipamen berezia merezi du ume gehiagok parte hartu dutela haientzako bereziki egindako tailerretan.

Bioterra 2006, 100 erakusketari izan dira; eta guztira, 1.000 m2 inguruko azalera izan du erakusketak. Han egon dira ordezkatuta produktu ekologikoekin, kudeaketa ekologikoarekin eta ingurumenarekin zerikusia duten sektoreak; eta aurten ere, leial etorri dira energia berriztagarriekin eta bioeraikuntzarekin lotura duten erakusketariak. Gainera, Bioterra 2006 azokan, hainbat berritasun aurkeztu dituzte, hala nola, txakolin ekologikoa, arto ekologikoaren irinez egindako pizzak eta taloak, kotoi ekologikoz egindako izarak, plater ekologiko prestatuak eta esneki eta kosmetikako produktu ugari; azken hori, hain zuzen, jarraitzaileak berenganatzen ari da urtetik urtera.

Bioterra Bioterra Bioterra Bioterra Bioterra Bioterra Bioterra Bioterra Bioterra

Antolatzaile

FICOBA

Babesleak

Gobierno Vasco Diputación Foral de Gipuzkoa Irungo Udala

Laguntzailea

EUSKOTREN

Prentsa laguntzailea

TV BIO BIO ACTUAL BUENO Y VEGANO

Ficoba Fundazioko Patronatoko kideak

Ayuntamiento de Irun
Gobierno Vasco
Diputación Foral de Gipuzkoa
Ayuntamiento de San Sebastian
Hendaia
Cámara de comercio de Gipuzkoa
Bayonne Pays Basque
Txingudi