BIOTERRA 2007

Aurreko edizioak

Bioterra 2007

  • 5.700 lagunek bisitatu dute Bioterra
  • Amitu den Bioterraren Laugarren edizio honetan bisitari kopurua eta erakusketa-azalera hazi egin dira

Azken balantzea

5.700 bisitarik hartu dute parte ekainaren 1etik 3ra Ficoba, Gipuzkoako Erakustazokan egin den Bioterraren laugarren edizioan. Datu hauetan azpimarratzekoa da bisitari kopuruaren (%7an jarri da), eta erakusketa-azaleraren igoera (%12 hartu du). Erakusketariei dagokienez, Bioterraren edizio berri honetan guztira 108k hartu dute parte, 76 stand-etan.

Bioterraren laugarren edizioak balorazio ona jaso du erakusketari eta bisitarien aldetik. Erakusketariek publiko gehiago izan delako dute uste hori; eta bisitariek, berriz, nagusiki, azokan produktu eta zerbitzu gehiago eskaini diren ustea dutelako.

Balorazio positiboa jaso du halaber Naturall Aretoak, Bioterrarekin batera lehen aldiz egin den Osasunaren eta Ongizatearen Guneak alegia. Ficobako gerente Iñigo Marqueten esanetan “publikoak oso ongi erantzun du espazio berri honen aurrean, bereziki terapia naturalen erakustaldien aurrean, esate baterako manopunturako, iridologiako eta kinesiologiako kontsultak. Kontua da erakusketa horietako arduradunak gelditu gabe aritu direla asteburu osoan”.

Bestalde, Bioterraren alderdi dibulgatzaileak berriro berretsi du publikoari deitzeko daukan gaitasuna, eta ehunka pertsonak hartu dute parte Azokak iraun duen hiru egunetan tailerretan, hitzaldietan eta erakusketetan.

Bioterra 2007 handitu egin da bere parametro guztietan eta hazi egin da eskaintza ere, aurten parte-hartzaile berriekin handitu ere: Osasunaren eta Ongizatearen Gunea, Naturall eta Bioeraikuntzako I. Kongresua, zeinean klima aldaketaren aurrean sektoreak zer etorkizun daukan aztertu baita. Bestalde, Ficobak bat egin du Bioterrarekin berotze globalaren aurkako borrokan, eta bere karbono isurketak konpentsatzeko konpromisoa hartu du. Ekimen hori zabalduz joango da Ficoba Fundazioak bultzatzen dituen azoka guztietara.

Antolatzaile

FICOBA

Babesleak

Gobierno Vasco Diputación Foral de Gipuzkoa Irungo Udala

Laguntzailea

EUSKOTREN

Prentsa laguntzailea

TV BIO BIO ACTUAL BUENO Y VEGANO

Ficoba Fundazioko Patronatoko kideak

Ayuntamiento de Irun
Gobierno Vasco
Diputación Foral de Gipuzkoa
Ayuntamiento de San Sebastian
Hendaia
Cámara de comercio de Gipuzkoa
Bayonne Pays Basque
Txingudi