BIOTERRA 2008

Aurreko edizioak

Bioterra 2008

  • Jendez gainezka bioterraren V. edizioa: 7.900 lagunek bisitatu dute azoka
  • BIOTERRA 2008k gainditu egin ditu espektatiba guztiak eta edizio hau produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren azokaren ediziorik bisitatuena bilakatu da.

Azken balantzea

Guztira 7.900 pertsona izan dira, iaz baino %37 gehiago, asteburu honetan Bioterran parte hartu duten 110 erakusketariek erakutsi duten eskaintza lehen eskutik ezagutzera Ficobara etorri direnak.

Bioterraren V. edizioak jende artean izan duen harrera bikainari azokak gainerako parametroetan izandako igoera gehitu behar zaio, izan ere aurtengo kopuruek -83 stand, 110 erakusketari, 1.100 metro kontratatuak- erakusten dute Bioterra jadanik finkatutako azoka dela. Ez inguru hurbilean soilik, Estatu osoan baizik.

Bioterra Bioterra Bioterra Bioterra Bioterra Bioterra

Gaur egun esan daiteke Bioterra sektore ekologikoan erreferentzia diren hiru azoketako bat dela. Ildo horretatik azpimarratzekoa da Bioterrak beste Autonomia Erkidegoetako erakusketarien artean piztu duen interesa. Kontua da edizio honetan erakusketari gipuzkoarrak guztien %24 izan direla eta Euskal Erkidegoko gainerakoak %13.

Bioterra Bioterra Bioterra Bioterra Bioterra Bioterra

Bisitariak etengabe etorri dira asteburu osoan zehar, baina, zalantzarik gabe, igandea izan da publiko gehien izan den eguna. Egun horretan 4.500 pertsona etorri ziren Erakustazokara erakus-eskaintza zabalak eta antolatutako jarduera paraleloko guztiek erakarrita. Bereziki Japoniatik zuzenean Bioterran parte hartzeko etorri zen Masaru Emoto aditu japoniarraren presentziak erakarrita, haren hitzaldiak 600 lagun baino gehiago bildu baitzituen. Bere hitzaldian ura, bere aldagai guztietan, zaintzera eta errespetatzera animatu zuen jendea, hori delako haren ustetan gizakiak bizirik irauteko formula.

Bioterra Bioterra Bioterra Bioterra Bioterra Bioterra Bioterra Bioterra Bioterra Bioterra Bioterra Bioterra

Igandeko gauza erakargarrietako beste bat “Euskal-Herriko I. Paella Ekologiko Erraldoia” egitea izan zen. Ekitaldi horretarako etorri ziren espres chef garrantzitsu hauek: Martín Berasategi, Iñigo Lavado eta Arnaud Daguin. Ekimena arrakastatsua izan zen erabat eta 2.000 bazkaldarrek dastatu ahal izan zuten.

Bestalde, erakusketariek egindako balorazioari dagokionez, esan behar da horiek oso kontentu azaldu direla Bioterrari publikoak eman dion babesagatik eta asteburu osoan azokak izan duen aktibitateagatik.

Antolatzaile

FICOBA

Babesleak

Gobierno Vasco Diputación Foral de Gipuzkoa Irungo Udala

Laguntzailea

EUSKOTREN

Prentsa laguntzailea

TV BIO BIO ACTUAL BUENO Y VEGANO

Ficoba Fundazioko Patronatoko kideak

Ayuntamiento de Irun
Gobierno Vasco
Diputación Foral de Gipuzkoa
Ayuntamiento de San Sebastian
Hendaia
Cámara de comercio de Gipuzkoa
Bayonne Pays Basque
Txingudi