BIOTERRA 2009

Aurreko edizioak

Bioterra 2009

  • 8.200 bisitari baino gehiago Bioterran 2009n

Azken balantzea

Berretsi egin dira aurreikuspenak eta Bioterra 2009 hazi da bere parametro guztietan. Bisitarien kopurua 8.300 ingurukoa izan da; horrek %4,5eko hazkuntza suposatzen du iazko edizioarekin alderatuz; bitartean, standen kopurua %12 hazi da baita erakusketa-azala (%9) ere. Datu hauek oso positiboak dira eta erakusketariek zein publikoak erakutsi duten asebetetze-mailan islatu da hori guztia.

Bioterraren seigarren edizioan izandako bisitarien kopuruaren hazkundea oso nabarmena izan da kontuan hartzen badira 2008ko datuak, zeinek bisitarien %37ko hazkuntza islatu baiztuten 2007ko datuen aldean. Bioterrak publiko fidela dauka beraz, baina garrantzitsuena dena da etengabe hazten ari dela zaleen kopurua. Bisitariak etengabe etorri dira asteburu osoan zehar; baina, zalantzarik gabe, igandea izan da publiko gehien izan den eguna, 4.000 pertsonarekin, horixe izan da bisitari kopuru handiena bildu duen eguna.

Publikoak produktu ekologikoen eskaintza zabal baten berri ahal izan du Ficobako 2. eta 3. pabiloietako 95 standetan eta paraleloki programatu diren 20 jarduera programatuetan. Azpimarratu behar da aurten ere jarduera horiek izan duten jarraipen handia eta hizlariek publikoaren aldetik izan duten arrakasta, eta, bereziki, Vandana Shiva ekologiaren aldeko ekintzaileak eta René Levy makrobiotikoak izandakoa, biek bete baitzuten azokaren Auditorioa. Jolas-jardueren artean, Paella Ekologiko Erraldoiak berriro ere 2.000 pertsona bildu zituen Ficobako kanpoko erakusketa gunean. Produktu ekologikoez egindako platera dastatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek.

Ikuspegi kualitatibo batetik, Bioterra egin den bitartean, Estatuko bazter guztietatik etorritako profesionalen presentzia azpimarratzeko da. Eta hori aipagarria da izaera mistoa duen Bioterra bezalako azoka batean, zeinak bisitari profesionalak zein publiko orokorra erakarri nahi baititu.

Antolatzaile

FICOBA

Babesleak

Gobierno Vasco Diputación Foral de Gipuzkoa Irungo Udala

Laguntzailea

EUSKOTREN

Prentsa laguntzailea

TV BIO BIO ACTUAL BUENO Y VEGANO

Ficoba Fundazioko Patronatoko kideak

Ayuntamiento de Irun
Gobierno Vasco
Diputación Foral de Gipuzkoa
Ayuntamiento de San Sebastian
Hendaia
Cámara de comercio de Gipuzkoa
Bayonne Pays Basque
Txingudi