BIOTERRA 2010

Aurreko edizioak

Bioterra 2010

  • Bioterra haziz doa, baita bisitaritan ere

Azken balantzea

Ateak itxi berri ditu Ficoban Bioterrako zazpigarren edizioak, eta parametro guztietan hazita egin du gainera. Bisitari-kopuruaren datua jakitea bakarrik falta zen, eta azokaren gorakako lerroa berretsi du; izan ere, edizio honetan, bisitari-kopurua 9.079koa izan da; 2009an, 8.200 izan ziren, eta beraz, hori %9ko igoera da. Azokaren egun animatuena atzo igandean bizi izan zen: 5.300 bisitari baino gehiago izan ziren, eta Ficobako instalazioak bete-bete egin ziren.

Bisitari-kopuruaren hazte honi, erakusketari-kopurua ere hazi izana gehitu behar zaio, %7 gehiago izan baitira; guztira, ehun etorri dira aurten. Nabarmendu beharra dago pertsona bakoitzak ere denbora gehiago egin duela azoka bisitatzen: Bioterraren aurtengo edizioaren erakusketa-eskaintza handiagoa izatearen ondorio zuzena.

Bioterraren dibulgazio-proposamena eta, bereziki, hitzaldiek erantzun bikaina izan dute jendearen aldetik. Aipamen berezia merezi du Francisco Varatojo Portugaleko Makrobiotika Institutuko zuzendariak emandako hitzaldia. Bete-bete egin zen lekua, 400 lagun inguru bertaratuta.

Exhibitors Corner gunean erakusketarien eta bisitarien parte-hartzea ere nabarmendu behar da. Aurten, lehen aldiz gaitu da, erakusketariek produktuak aurkeztu eta gai desberdinei buruzko hitzaldiak eman ahal izan zezaten. Egia esateko, jarduera etengabea izan da Exhibitors Corner gunean, eta egunero jende dezente ibili da bertan.

Erakusketarien balorazioari dagokionez, horiek balorazio positiboa egin dute Bioterrako edizio honetan sartu diren azoka-motako berritasunak, hala nola, hitzaldiak auditoriotik erakusketa-gunera lekualdatzea edo zirkuitu hermetikoa jartzea, bisitariak azokako stand guztietatik igaro daitezen bermatzen baitu. Era berean, pozik agertu dira bisitari-kopurua handia izan delako, eta azokaren balorazioa egiteko inkestan adierazi dute prest daudela datorren urteko edizioan ere parte hartzeko.

Bioterra 2010, Produktu Ekologikoen, Bioeraikuntzaren, Energia Berriztagarrien eta Kontsumo Arduratsuaren Azoka ekainaren 4tik 6ra egin da Ficoban, Gipuzkoako Erakustazokan. Bioterrak izan dituen emaitza onak Abla Komunikazioaren, Marketinaren eta haren Euskarrien azokan ere izan zirenekin gehitu behar dira, hura ere Ficoba Fundazioak bultzatuta; izan ere, han, %15eraino hazi zen erakusketari-kopurua eta %20, erakusketa-azalera, metrotan.

Antolatzaile

FICOBA

Babesleak

Gobierno Vasco Diputación Foral de Gipuzkoa Irungo Udala

Laguntzailea

EUSKOTREN

Prentsa laguntzailea

TV BIO BIO ACTUAL BUENO Y VEGANO

Ficoba Fundazioko Patronatoko kideak

Ayuntamiento de Irun
Gobierno Vasco
Diputación Foral de Gipuzkoa
Ayuntamiento de San Sebastian
Hendaia
Cámara de comercio de Gipuzkoa
Bayonne Pays Basque
Txingudi