BIOTERRA 2011

Aurreko edizioak

Bioterra 2011

  • Bioterra haziz doa, baita bisitari kopuruan ere
  • 9.341 lagunek bisitatu dute Bioterra 2011
  • 116 erakusketari izan dira azokan

Azken balantzea

Azkenean, 9.341 bisitari izan dira asteburu honetan egin den Bioterran, gai ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren azokaren edizio honetan. %2,8ko hazkuntza, 2010ekoarekin alderatuta. %15 hazi da erakusketari-kopuruan, eta %19, erakusketa-azaleran.

Bioterra Bioterra Bioterra Bioterra Bioterra Bioterra

Datu horiek oso positibotzat jo ditu Elena Casuso Bioterrako arduradunak. “Oso pozik gaude, esan du Casusok, azokaren datu globalekin. Egungoa bezalako krisi egoeran haziz jarraitzeak agerian uzten du Bioterra jardunaldi guztiz sendotua dela eta sektorean prestigioa daukala”.

Bisitari-kopuruari dagokionez ere poza agertu du Elena Casusok, eta zera adierazi du, “badira urte batzuk bisitari-kopuru optimoa lortu dugula. Esan daiteke edizio bat arrakastatsua izan dela 7.000 bisitaritatik aurrera izan dituenean. Eta azkeneko urteetan, soberan gainditu dugu kopuru hori. Baina, datu horiek garrantzitsuak badira ere, uste dugu esanguratsuagoa dela datu kualitatiboagoak nabarmentzea, hala nola, pertsona batek zenbat denbora ematen duen azoka bisitatzen. Denbora horrek lotura zuzena dauka bisitariari proposatzen zaion eskaintzaren zabaltasunarekin. Bioterraren kasuan, haziz joan da azoka bisitatzen ematen den batez besteko denbora”.

Bioterra Bioterra Bioterra Bioterra Bioterra Bioterra

Datu hori zuzenean lotuta dago bisitari-motarekin. Horrelako bisitariak gero eta informazio gehiago eta hobea izaten du, eta jakin ere gehiago daki iraunkortasunaren gaian. Ezaugarri horiek isla dute Bioterrako hitzaldi-programaren harreran ere. Duela urte batzuk arte, jende asko izaten zen elikadura ekologikoari eta osasunari buruzko hitzaldietan; orain, berriz, gero eta interes handiagoa dagoela ikusten da gai espezializatuagoekiko, esaterako, bioeraikuntzarekiko.

Bioterra Bioterra Bioterra Bioterra Bioterra Bioterra

Bioterra 2011, Gai Ekologikoen, Bioeraikuntzaren, Energia Berriztagarrien eta Kontsumo Arduratsuaren Azoka ekainaren 3tik 5era egin da Ficoba, Gipuzkoako Erakustazokan. Bioterrak izan dituen emaitza onak Ficobaren jarduera globalak, ekitaldi-kopuruan nahiz bisitarienean, goranzko daukan joeraren barruan daude.

Antolatzaile

FICOBA

Babesleak

Gobierno Vasco Diputación Foral de Gipuzkoa Irungo Udala

Laguntzailea

EUSKOTREN

Prentsa laguntzailea

TV BIO BIO ACTUAL BUENO Y VEGANO

Ficoba Fundazioko Patronatoko kideak

Ayuntamiento de Irun
Gobierno Vasco
Diputación Foral de Gipuzkoa
Ayuntamiento de San Sebastian
Hendaia
Cámara de comercio de Gipuzkoa
Bayonne Pays Basque
Txingudi