BIOTERRA 2020

Aurreko edizioak

Bioterra 2013: hamargarren edizioa eta errekorra

  • 15.500 lagunek bisitatu dute asteburu honetan azoka
  • Bisitarien kopurua %55 gehitu da 2012koaren aldean
  • Bisitariek eta erakusketariek poza agertu dute azoka nola joan den ikusita

Azken balantzea

Bioterraren hamargarren edizioak balantze bikainarekin itxi ditu ateak. Guztira, 15.502 lagun etorri dira asteburu honetan Ficobara, azokaren eskaintza gozatzera. Kopuru hori %55 gehiago da iazko bisitari-kopuruarekin alderatuta. Igandean izan zen jende gehien, 7.399 bisitari; larunbatean, berriz, 6.399, eta ostiralean, 1.704.

Bisitarien datuen amaierako azterketa egin gabe dago, baina lehenengo begirada batek baieztatzen du jatorri askotatik etorri dela jendea eta Bioterrak gaitasuna duela Euskadi osotik eta ondoko beste lurralde batzuetatik ere bisitariak erakartzeko; esaterako, Nafarroatik edo Errioxatik; zalantzarik gabe, bisitari gipuzkoarrak jarraitzen du azokako protagonista izaten.

Bioterra Bioterra Bioterra Bioterra Bioterra Bioterra

Jende asko etorri izana, jakina, oso ondo baloratu dute erakusketariek, eta baita egindako salmentak ere, sektore ekologikoa “sasoian dagoela” erakutsi baitute. Erakusketariek, era berean, balioan jarri nahi izan dute bisitari-perfil berri bat erakartzeko Bioterrak egin duen ahalegina ere. Sarrera doan izateak ahalbidetu egin du Bioterrareko ohizko bisitariez gainera bisitari berriak ere etortzea. Hurrengo edizioetarako helburua da Bioterrara lehen aldiz etorri den jende horren multzo bat behintzat leial bihurtzea.

Azokako jarduera paraleloetara ere heldu da jendetzaren arrakasta; bereziki pabiloietan bertan egin direnetara.

Bioterra Bioterra Bioterra Bioterra Bioterra Bioterra
Aurrekoa eta ongorengoa markatzen duen edizioa

Bioterra 2013 ia erabat bete da bai erkusketari-kopuraren aldetik (141) bai bisitari-kopuruaren aldetik (15.502). Nahiz eta oraindik ere hazteko tarterik badagoen, azokak, dagoeneko, apustua egin du beste proposamen batzuetatik bereiziko duten helburu kualitatiboen alde, betiere erakusketarientzat eta bisitarientzat kalitate plusa eskainiz; horiek Bioterraren hurrengo edizioa hurbildu ahal zehaztuko dira.

Bestalde, Bioterra 2013k lortutako emaitza onek Ficobak osotasunean daraman ibilbide positiboa berresten dute, eta baita aurtengo ekitaldirako aukera onak ere, eta Euskadiko jende askoko azoketan Ficoba erreferentzi gisa finkatu dela ere bai.

 

Antolatzaile

FICOBA

Babesleak

Gobierno Vasco Diputación Foral de Gipuzkoa Irungo Udala

Laguntzailea

EUSKOTREN

Prentsa laguntzailea

TV BIO BIO ACTUAL BUENO Y VEGANO

Ficoba Fundazioko Patronatoko kideak

Ayuntamiento de Irun
Gobierno Vasco
Diputación Foral de Gipuzkoa
Ayuntamiento de San Sebastian
Hendaia
Cámara de comercio de Gipuzkoa
Bayonne Pays Basque
Txingudi