BIOTERRA 2014

Aurreko edizioak

Bioterra 2014

  • 10.029 bisitari: azokaren historiako bigarren tokian geratu da, emaitza bikaina izan baitzen 2013an; izan ere, orduan, edizio berezia egin zen, hamargarren urteurrena zela.
  • 160 erakusketari: edizio hau onena izan da, %15 hazi da 2013arekiko.
  • Bisitariek eta erakusketariek poza agertu dute azoka nola joan den ikusita

Azken balantzea

Aurten, berriz ere, emaitza ona izan du Produktu Ekologikoen, Bioeraikuntzaren, Energia Berriztagarrien eta Kontsumo Arduratsuaren Bioterra Azokak. Azkenean, 10.029 bisitari igaro dira asteburu honetan Ficobako instalazioetatik, 160 erakusketariren proposamenak eta Bioterran egin diren laurogeitik gora jarduera gozatzera.

Emaitza horiekin, Bioterraren edizio hau onena izan da, erakusketari-kopuruari dagokionez; %15 hazi da 2013arekiko. Bisitari-kopuruan, 2014ko Bioterra azokaren historiako bigarren tokian geratu da, emaitza bikaina izan baitzen 2013an; izan ere, orduan, edizio berezia egin zen, hamargarren urteurrena zela.

“Azokaren emaitzen oso balorazio positiboa egiten dugu", adierazi du Monica Alday azokako zuzendariak, “are gehiago kontuan hartuta oso eguraldi ona egin duela asteburuan; gure bisitariak leial agertu dira Bioterrarekin duten hitzorduan. Logikoa denez, ez gara iritsi 2013ko emaitzetara, orduan, 15.500 bisitari izan genituen eta. Gogoratu behar da sarrera doan izan zela; eta, aurten, berriz, ohi den bezala, sarrera kobratu egin dugu."

Oso giro ona izan da hiru egunetan, eta jende asko ibili da erakusketa-gunean. Era berean, jende askok parte hartu du hiru egunetan egin diren jarduera parelelo ugarietan ere. Ohizkoa denez, igandean izan zen jende gehien, 4.381 bisitari; larunbatean, berriz, 4.015, eta ostiralean, 1.633.

BIOTERRA 2014

Valoración de la 11º edición de la feria.

Bioterra Bioterra Bioterra Bioterra Bioterra Bioterra Bioterra Bioterra

Antolatzaile

FICOBA

Babesleak

Gobierno Vasco Diputación Foral de Gipuzkoa Irungo Udala

Laguntzailea

EUSKOTREN

Prentsa laguntzailea

TV BIO BIO ACTUAL BUENO Y VEGANO

Ficoba Fundazioko Patronatoko kideak

Ayuntamiento de Irun
Gobierno Vasco
Diputación Foral de Gipuzkoa
Ayuntamiento de San Sebastian
Hendaia
Cámara de comercio de Gipuzkoa
Bayonne Pays Basque
Txingudi