BIOTERRA 2020

Aurreko edizioak

Bioterra 2016

  • 11.421 bisitari.
  • 190 erakusketari.
  • Bioeraikuntza eta energia berriztagarriak, Bioterran gorantz doan balioa
  • Geobaten, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta ingurumenaren kudeaketaren pabiloian %45 hazi da erakusketari kopurua

Azken balantzea

Aurten ere Bioterrak, Produktu ekologikoen, Bioeraikuntzaren, Energia Berriztagarrien eta Kontsumo arduratsuaren Azokak, Ficobako hiru pabiloiak beteko ditu ekologikaren eta iraunkortasunaren inguruko proposamen ugarirekin. Urterik urte aberasten ari da eskaintza, publiko gero eta zabalago eta zorrotzago bati erantzuteko.

Bioterra bisitatzen dutenak bere interesa handitzen joan dira poliki-poliki bioeraikuntza eta energia berriztagarrien inguruko gaiekiko; hala erakusten du Geobat proposamen horiek hartzen dituen pabiloian etengabe gertatzen ari den erakusketari-kopuruaren hazkundeak. Aurten 32 erakusketari izango ditu Geobatek, 2015eko Bioterran baino %45 gehiago; erakusketari horiek beren proposamenak erakutsiko dizkiete bisitariei gai hauen inguruan: fatxada aireztatuak, zelulosa edo eraikuntzarako bestelako material naturalak erabiltzen dituzten isolatzaile termikoak, eta energia berriztagarriak (biomasa, eguzki-energia eta geotermia).

Bioeraikuntzak eta energia berriztagarriek presentzia gero eta handiagoa dute azokako erakusketa atalean eta indar hori nabari da Bioterraren eskaintza osatzen duten jarduera paraleloen programan ere. Ildo horretatik, Geobat gunea bisitatzen dutenek geobiologia-erakustalditan parte hartzeko aukera izango dute, Googleren bidez konektatutako etxebizitza domotiko batek nola funtzionatzen duen jakitekoa edota adobezko bobedadun labea eraikitzen parte hartzekoa.

Gainera, Bioterraren hitzaldi programaren barruan, adituek hainbat gairi buruz hitz egingo dute, hala nola: nola hobetu gure bizi-kalitatea gure etxebizitzak hobetuz; hiriak, elkarbizitzarako proiektu kolektiboa; eraginkortasun energetikoa etxean; estaldura naturalak; hiri-bioeraikuntza; edota eguzki-energia bidezko autokontsumoa

BIOTERRA 2016: BALANCE FINAL

Mónica Alday, directora de Bioterra
Hablamos con Mónica Alday, directora de #Bioterra para poner el punto final a esta 13ª edición de esta feria de productos ecológicos.

Antolatzaile

FICOBA

Babesleak

Gobierno Vasco Diputación Foral de Gipuzkoa Irungo Udala

Laguntzailea

EUSKOTREN

Prentsa laguntzailea

TV BIO BIO ACTUAL BUENO Y VEGANO

Ficoba Fundazioko Patronatoko kideak

Ayuntamiento de Irun
Gobierno Vasco
Diputación Foral de Gipuzkoa
Ayuntamiento de San Sebastian
Hendaia
Cámara de comercio de Gipuzkoa
Bayonne Pays Basque
Txingudi