BIOTERRA 2019

Aurreko edizioak

Bioterra 2018

  • 170 erakusketari
  • +12.000 bisitari

Azken balantzea

Jardueretan izandako parte-hartze handiak eta salmenten bizitasunak Bioterraren 15. edizioa onenetako bat bilakatu dute

Bioterra produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren euskal azoka da, eta 15. edizio honek giro ezin hobea eta Ficobako barrutian hiru egunetan zehar egindako jarduera anitzak izan ditu bereizgarri.

12.000 bisitari baino gehiago bertaratu dira, Bioterra azokan parte hartu duten 170 erakusketarien standak ikustera. Bisitari gehienek itxura ona hartu diote, 10etik 9k oso ongi baloratu baitituzte antolakuntza eta azokan aurkitu dituzten proposamenak.

Halaber, bertaratuen gehiengoa gipuzkoarrak izan diren arren (Bidasoa, Donostialdea eta Oarsoaldea eskualdetakoak, nagusiki), nabarmentzekoa da Iparraldetik ere bisitari asko etorri direla (% 11).

Publiko ugaria standetan erregistratutako salmentetan islatu da. Lehenbiziko datuen arabera, bisitariek ... gastatu dituzte batez beste, eta ... baino gehiagoko salmentak izan dira. Datu horiek ikusita, erakusketariek ere balorazio ona egin diote Bioterra azokaren 15. edizioari. Izan ere, horien % 70ak adierazi du gustura edota oso gustura geratu dela azokarekin. .

Asteburuan zehar azokan sortutako giro onak eragin handia izan du jardueretan izandako partaidetza handian. 3.000 pertsona inguruk (bisitarien % 24) parte hartu dute hitzaldietan, erakustaldietan, Yoga-Day egunean, Sukaldean tailerrean, moda iraunkorraren jardunaldian, bioeraikuntzari buruzko konferentzietan, erakusketetan... eta, horrez gain, aukera izan dute auto elektrikoak gidatzeko, asteburuan programatutako 70 jardueren artean.

Bisitari profesionalak

Bisitari profesionalek, haien partaidetzarekin, Bioterra azokak sektore ekologikoan duen protagonismo gero eta handiagoa berresten dute. Edizioz edizio, gero eta gehiago gerturatzen dira azokara. Aurten, 350 inguru bertaratu dira, sektoreko eragile nagusiekin elkarrizketatzera (enpresak, banatzaileak, kontseilu arautzaileak, erakundeak...), banatzaileak bilatzera edo proposamen berriak ezagutzera.

 

BIOTERRA 2018: BALANCE FINAL

 

Bioterra 2018 Bioterra 2018 Bioterra 2018 Bioterra 2018 Bioterra 2018 Bioterra 2018 Bioterra 2018 Bioterra 2018 Bioterra 2018 Bioterra 2018 Bioterra 2018 Bioterra 2018 Bioterra 2018 Bioterra 2018 Bioterra 2018 Bioterra 2018 Bioterra 2018 Bioterra 2018 Bioterra 2018 Bioterra 2018 Bioterra 2018 Bioterra 2018 Bioterra 2018 Bioterra 2018 Bioterra 2018 Bioterra 2018 Bioterra 2018 Bioterra 2018 Bioterra 2018 Bioterra 2018 Bioterra 2018 Bioterra 2018 Bioterra 2018 Bioterra 2018 Bioterra 2018

Antolatzaile

FICOBA

Babesleak

Gobierno Vasco Diputación Foral de Gipuzkoa Irungo Udala

Laguntzailea

EUSKOTREN

Prentsa laguntzailea

TV BIO BIO ACTUAL BUENO Y VEGANO

Ficoba Fundazioko Patronatoko kideak

Ayuntamiento de Irun
Gobierno Vasco
Diputación Foral de Gipuzkoa
Ayuntamiento de San Sebastian
Hendaia
Cámara de comercio de Gipuzkoa
Bayonne Pays Basque
Txingudi