BIOTERRA 2016

Zer ikusi genuen

  • 167 erakusketari
  • 13.289 bisitari

BIOTERRA 2015

Valoración de expositores y visitantes de la 12º edición de la feria.

Bioterraren hamabigarren edizioak balantze bikainarekin itxi ditu ateak. Guztira, 13.289 lagun etorri dira asteburu honetan Ficobara, azokaren eskaintza gozatzera. Kopuru hori %30 gehiago da iazko bisitari-kopuruarekin alderatuta.

Publiko orokorrarengana iristeko bokazioa Bioterrak sektoreko profesionalak erakartzeko lanaren osagarria da. Proposamen interesgarriak aurkitzeko aukerak izan dira 2015eko Bioterran parte hartu duten 167 erakusketarien artean.

Azokak iraun duen hiru egunetan oso giro animatua izan da pabiloietan.Ohi den bezala, jende gehien etorri zen eguna igandea izan zen,guztira 5.946 bisitari etorri baitziren. Bioterrak 10.000 bisitari baino gehiago izan duen hirugarren edizioa izan da aurtengoa. Azterketa historiko bat eginez ikusten da egungo edizioak hirukoiztu egin dituela 2004ko ekainean egin zen lehen edizioan lortutako emaitzak. Goranzko joera honek erantzuten dio azken urte hauetan sektore ekologikoak berak izandako gehikuntzari.

Publikoaren intereseko eremuei buruz,ikusten da gero eta interes handiago dagoela Geobat pabiloiko proposamenei buruz.Pabiloi horren gaiak geobiologia, bioeraikuntza, energia berriztagarriak eta gestio ekologikoa dira.

Mónica Alday Bioterrako zuzendariaren hitzetan, “azokaren balantzea oso positiboa da.Erakusketarien eta bisitarien kopuruari buruz genituen helburuak lortu ditugu. Erakusketariak publiko berrietara eta publiko profesionaletara iristeko aukera izan dute. Eta bisitariak erakusketa eskaintza zabal batez disfrutatzeko aukera izan dute, baita antolatu ditugun hedapenezko, aisialdiko jarduerez eta jarduera praktikoez ere”.

Batzorde antolatzailea

Hona hemen Batzorde Antolatzaileko kideak:

ENEEK
Euskadiko Nekazaritza eta
Elikadura Ekologikoaren Kontseilua
Gea
Ikasketa Geobiologikoen
Elkartea
Bio d'Aquitaine
Aquitaniako Nekazari
Ekologikoen Federazioa
BLE
Iparraldeko
Nekazaritza Elkartea
Maitie
Ume-eramaileak eta haziera
Janeiro
Energia berriztagarriak
Zuhaizpe
Osasun gunea
Elena Busto
Elena Busto

Bioterrako lagunak

Orona Fundazioa

Antolatzaile

FICOBA

Babesleak

Gobierno Vasco Diputación Foral de Gipuzkoa Kutxa

Ficoba Fundazioko Patronatoko kideak

Ayuntamiento de Irun Gobierno Vasco Diputación Foral de Gipuzkoa Ayuntamiento de San Sebastian Hendaia Cámara de comercio de Gipuzkoa Bayonne Pays Basque Txingudi