Bioterra 2024 - 21. edizioa
Erakusketari
bisitari
Bioterrak bere 21. edizioa itxi du 10.000 bisitari baino gehiagoren partaidetzarekin
Bioterra, bere hogeigarren urteurrenean lortutako hazkundea sendotu du, 10.000 bisitari baino gehiago jaso ondoren.
Bisitarien balorazioa oso positiboa izan da. %91 baino gehiagok adierazi du azoka bisitatzearekin pozik edo oso pozik dagoela, eta %87k Bioterrako hurrengo ediziora itzuliko dela dio.
Bisitariak nongoak diren kontuan hartuta, gehienak Gipuzkoatik etorri dira, bisitari kopuru totaletik %75etik gora. Bigarren talde handiena Iparraldetik etorritako pertsonena izan da (10%), eta Nafarroako bisitariek gutxi gorabehera %6a ordezkatu dute. Gipuzkoan, partaidetza handiena izan duten eskualdeak Behe Bidasoa, %46,25arekin, jarraian Donostialdea %27,73arekin, Oarsoaldea %10,87arekin eta Urola Kosta %4,53arekin izan dira .
Lehen aldiz, Bioterra Ficobako pabilioietako zoru berrituekin ospatu da, eta horrek 1.400 m²-ko moketa erabilera saihestea ahalbidetu du. Neurri horrek, moketa berrerabilgarria erabiltzearekin batera, 74,6 tona CO2 atmosferara isurtzea saihestu du.
Maialen Gaztañaga, Bioterrako zuzendariak, edizio hau positiboki baloratu du: “Bioterraren 21. edizio honen balorazioa oso positiboa da. Pabiloiak jardueraz beteta egon dira, enpresa erakusketarien 130 stand baino gehiagori eta antolatu ditugun 50 jarduera paraleloetan parte hartu duen publiko konprometituari esker. Enpresa erakusleek eta azoka bisitatu duten pertsonek edizio honen leloa, ‘Konpromiso ekologikoa’, egia bihurtu dute. Bioterra ekosistema osoak bere konpromiso irmoa berretsi du planetarekin, eta aldi berean Bioterra bezalako ekitaldiak funtsezkoak direla indarrak batzeko eta irtenbide jasangarriak aurkitzeko azpimarratu du. Hori da gure lana energiaz eta dedikazioz jarraitzeko indarra ematen diguna, Bioterrako etorkizuneko edizioetarako”.