• #Bioterra2025

Zer da Bioterra?

Garapen iraunkorrarekiko konpromisoaren bi hamarkada baino gehiagotan, ideia berdeak jaso eta bultzatuz eta gizartearen geruza gero eta zabalagoak kultura ekologikoan txertatzeko espazioak irekiz.

Bioterra topagune eta tresna bat da, produktu ekologikoetan interesa duten pertsonen, erakusketarien eta bisitarien arteko lankidetza errazten duena, energia-eraginkortasunarekin, autokontsumoarekin eta kontsumo arduratsuarekin kezkatuta.

Bioterrak natura-baliabideen, kontsumoaren, ekoizpenaren eta eraikuntzaren kudeaketa jasangarriaren garrantziari buruzko kontzientzia sortu nahi du, bizi-kalitatea, gure osasuna eta planetarena hobetzeko.

Bioterra 2022 eta Permacultura

Bioterraren edizio berri honetan permakulturan jarri nahi dugu arreta. Filosofia eta bizimodu hori nekazaritza iraunkorrari lotuta jaio zen. Baina gaur egun giza jardueraren esparru guztietara zabaldu da: etxebizitza, teknologia, hezkuntza, osasuna, energia berriztagarriak edo ekonomia, oro har.

Bioterraren edizio berri honetan gure itsaso eta ozeanoetan murgilduko gara. Jakin nahi dugu nola dauden, zer erronkari aurreegin behar dioten eta zer egin dezakegun planeta urdin honetan bizi garen pertsona bakoitzak, biodibertsitate-iturri horrek klima-aldaketaren eta kutsaduraren aurrean men egin ez dezan. Itsasoak baitira Lurra bizigarri egiten dutenak.

Bioterran, 2004an egin genuen lehenengo ediziotik hartu genuen eraldaketa horren aldeko konpromisoa. Eta 20 urte baino gehiago hauetan ekonomia zirkularraren aldeko gure konpromisoa handituz joan da eta Bioterratik igaro diren 203.631 pertsonekin partekatu dugu. 2025ean, Bioterrak bere bidearekin jarraituko du, Euskadiko EKO azokaren hogeitabigarren edizioa ospatuz.

Ez dago beste biderik

Gure helburua: irtenbide eta produktu jasangarriak, ingurunearekin arduratsuak eta osasunarentzat onak direnak ezagutaraztea.

Sektore ekologikoari, bioeraikuntzari eta energia berriztagarriei ikusgarritasuna eman diegu, eta pixkanaka eboluzionatzen joan gara, gure helburua betetzera iritsi arte: irtenbide eta produktu jasangarriak, ingurunearekin arduratsuak eta osasunarentzat onak direnak ezagutaraztea. Ekosistemen egonkortasuna, iraunkortasuna eta klima aldaketa dira gure lehentasuna.

Ezin dugu klima aldaketaren ondorioei entzungor egiten jarraitu. Funtsezkoa da aitortzea egoera hau eragin duena mugarik gabeko garapen eredu bat dela, harraparia eta kutsatzailea, guztiarekin zarratzen duena. Alternatiba argi dago: aldatzea, ez dago beste biderik