Bioterra 2026 - 23. edizioa

122

ERAKUSKETARI

9.000

BISITA

Bioterrak bere 23. edizioa amaitu du, 9.000 inguru bisitariren parte-hartzearekin

Bioterra, Euskadiko azoka ekologikoak, bere 23. edizioa ospatu du ekainaren 5, 6 eta 7an, eta 9.000 bisitari inguru bildu ditu Ficoban.

Bioterrak elikadura ekologikoaren eta bizimodu osasungarri eta jasangarriaren erreferentziazko azoka bezala duen papera berretsi du, 9.000 bisitari inguru jaso dituelarik. Euskadiko azoka ekologikoaren 23. edizioak ateak itxi ditu, azokak jasangarritasuna, osasuna, ongizatea eta ingurumen-kontzientzia uztartzen dituen eredu baterantz abiatu duen bilakaerak izan duen harrera bikaina indartuz:

• Bisitarien %85 azokako eskaintzarekin pozik edo oso pozik bukatu du, eta %90ak berriro etorriko dela adierazi du.

• Osasuna, ongizatea eta helduaroarekin lotutako eduki berriek harrera bikaina izan dute.

• Yoga Day, Amalurra gunea eta dastatze gastronomikoak edizio honetako protagonista nagusietako batzuk bihurtu dira.

Bioterra etorkizunari begira dago. Aurtengo edizioan berrikuntzak txertatu ditu, bai espazioen antolaketan, bai edukietan. Aurrerapauso horren isla izan da aurtengo leloa: “Irauten duena zaintzen dugu”.

Bioterra 2023. edizioa
20. URTEURRENA

Bioterrak 2023an ospatu zuen bere 20. urteurrena, Euskadiko jasangarritasunaren topagune gisa. Bi hamarkada hauetan izandako bilakaera modu bisualean dokumentatu da, sektorean eta azokan inplikatutako pertsonen testigantzekin batera.

Gaur egun, Bioterra sektorean sendotutako eta prestigiodun hitzordua da, erakusketarien zein bisitarien beharrei erantzuteko gai dena. Erakusketariek arreta profesionala bilatzen dute, eta bisitariak, berriz, gero eta informatuago daude eta jasangarritasunaren arloan ezagutza handiagoa dute.